Translate

martes, 27 de enero de 2015

MAHIA





MAHIA: BAKE PROZESUA ETA NAZIOARTEKO KOMUNITATEA

Mahi honek 2012an FARC-EPko insurgentzia eta kolonbiako gobernuaren arteko egungo kolonbiako bake prozesua aztertzea du helburu, aurreko beste bake prozesu batzuen esperientzia aztertuz Caguaneko kasua adibidez. Euskadin eta nazioarteko komunitatearfen aurrean erakutsi nahi dugu bake prozesu honen garrantzia Kolonbia berri, justu, bidezko, barneratzaile eta subiranoa eraikitzeko aukera bezala.

Era berean, aintzat hartzen dugu intzidentzia politikoaren garrantzia hau elkartasunaren implikazioaren bitartez irits daiteke gatazkari konponbide negoziatu bat emateko adibidez Euskal gizarteak ibilitako bidea kontuan izanik bere gatazka propioaren konponketan.

MAHIA: PARTE-HARTZE POLITKOA

Mahi honetan jorratzea proposatzen dena da, egungo bake prozesuaren baitan nola egin dezakete politika gizarte mugimenduek, antolakunde ez tradizionalek, kolonbiako gatazka armatu, sozial eta politiko baten testuinguruan? Galdera hau iradokitzen dugu kontuan izanik bake prozesua aurrera doan arren, Kolonbian estigmatizazioa eta gizarte borrokak ordezkatzen dituzten sektorren jazarpena ez dela eten  tartean nekazari, emakume, afrikarondoko, indigena, sindikalista, eta giza eskubideen defendatzaileak.  

Zentzu honetan, mahiak egungo gatazkaren baitan, mugimendu sozial eta antolakundeentzat   parte-hartze politikorako zein den egungo eszenatokia azterttuko du eta zein erronka gainditu behar dituen bakea lortzeko eta akordio posible bat sinatzeko  

Era berean,  Euskadiko mugimendu sozial eta indar politikoen kolonbiarekiko elkartasuna areagotu nahi dugu, era honetan bake prozesuaren eta kolonbiar Estatuaren  nazioarteko ikuskaritza eta intzidentziarekin, politika egiteko eta aldarrikapen sozialetan eta giza eskubideen defentsan murgildurik dauden pertsonen integritate fisikorako bermea areagotuz.  


MAHIA: LURRA, LURRALDEA ETA BURUJABETZA


Mahi honek du helburu: egungo bake prozesu honen baitan agendako lehen puntua kontuan izanik Nekazal osotasunezko garapenerako politika deiturikoa, aztertzea. Egungo garapenerako eredu estraktibista kolonbiarrak eragiten dituen eztabaidak eta tentsioak eta honek gatazka armatu, sozial eta politikoan eragiten dituen larriagotzeak aztertzea. Bide berdinean biktimen eta lurren itzulpen legeak -2011ko 1448 legeak- ekarri dituen lorpenak eztabaidan jarri nahi dugu, modu berdinean beraien landa munduan lurra, ura eta lurraldearen defentsan jarduten duten mugimendu sozial, nekazari, emakume, indigena, afrikarondoko esperientziak azaleratu nahi ditugu

Garapenerako Nazio Planean, Europar Batasuna eta Kolonbiaren artean sinatu daitezkeen eta nazio subiranotasuna ahulduko lukeen komertzio askerako trataduei begira  planteratzen den eredu produktibo estraktibistari, erakundeek dituzten  alternatiba proposamenak Euskadin ezagutzera eman ditzaten bilatzen da 


MAHIA: GATAZKAREN KONPONBIDEA ETA BAKE AKORDIOAK EMAKUMEEN IKUSPUNTUTIK

Mahi honek du helburu emakumeengan gerrak eduki dituen ondorioak, beren gorputengan eta beren bizi proiektuengan. Kontuan izanik beraien zuzeneko biktimizazioa Kolonbiak pairatzen duen gatazka armatu, sozial eta politikoaren garapenean zehar. Emakume nekazari, afrikarondoko eta indigenen Erakundeetatik bakearen eraikuntzan sorturiko proposamenen esperientziak   Euskadin ezagutzera eman ditzaten bilatzen da, beren posizio feminista kontuan izanik eta genero arloko demokrazia eta justizia printzipioen garrantziaz jabeturik,  justizia sozialean oinarrituriko bake egonkor eta iraunkor bat eraikitzeko ekarpen bezala.

Honela, gatazka armatu, sozial eta politikoaren konponbide negoziatuarako Kolonbian emakumeen erakundeak egiten ari diren ekarpenak partekatuko dira, Habanako negoziazio mahiara emakumeen hainbat erakundek eraman dituzten proposamenak bezalaxe 



TOPAKETAK GIZARTE MUGIMENDUEN KOLONBIAN BAKEA ERAIKITZEN