Translate

jueves, 29 de enero de 2015

Lagun agurgarriak



Emigrados sin Fronteras-etik  Gernikan eta Bilbon 2015ko otsailaren 16tik 20ra bitartean burutuko den “Gizarte Mugimenduen Topaketa Kolonbian Bakea Eraikitzen”  laguntzera eta bertan partaide izatera  gonbidatzen zaituztegu, topaketa hau Bizkaiko Forua Aldunduak eta Gernika-kumo udalak 2014ko deialdian diruz-lagundutako “Mujeres y hombres construyendo incidencia para la solución negociada al conflicto social, político y armado en Colombia”  proiektuaren barruan kokatzen da.

Emigrados sin Fronteras-ek 2008an sortu zeneteik darama Kolonbian lanean, eta bere gain hartzen du herrialdean bakearen alde egiten diren prozesuak babesteko konpromezu instituzionala. Horregatik, oinarrietako antolakunde eta Giza Eskubide, lurra, lurraldearen adeko gizarte mugimenduekin jarduera ezberdinak garatzen ditu elkarlanean, Kolonbia berri justu, bidezko, berdintasunezko, barneratzaile, autonomo eta subirano baten eraikuntzan.


2012ko urrian Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaile FARC-EP eta Juan Manuel Santos presidente izanik Kolonbiako gobernuaren artean bakerako elkarrizketak hasi ziren, bertan negoziatzeko 5 puntuko agenda ezarri zen. Kolonbiarrentzako une historiko batean bihurtuz, izan ere bost hamarkada baino gehiagoko gatazka sozial, politiko eta armatu bati amaiera eman baidiezaioke

Data horretatik aurrera, Kolonbian lan egiten dugun erakundeekin elkarlana indartu egin da Euskadiko erakunde eta indar politikoekin bakearen eraikuntzan haien  prozesuak eta proposamenak partekatuz. Testuinguru honetan 2014ko Azaroan, Asociación Cine de Base eta y la Asociación “Jorge Adolfo Freytter Romero”, estudio sobre violencia política en América Latina eta  Gernikan eta Bilbon buruturiko “Constituyente por la paz: exiliadas y exiliados perseguidos por el estado y el paramilitarismo colombiano” topaketa lagundu genituen.

Orain dela gutxi, bake prozesurako gertakari garrantzitsuen testigu izan gara. 2014ko azaroan, Kolombiako Indar Armatuen general bat (Ruben Dario Alzate) eta bere bi laguntzaile FARC-EPren esku erori ziren, arrazoi honegatik Gobernuak bake elkarrizketak behin behinekoz bertan behera uzten zituela iragarri zuen, hiru pertsona hauek askatu zituztenean berriro ere hasi ziren.

2014ko abenduan, FARC-EPek aldebakarreko su-eten  mugagabea iragarri zuen. Urtarrileko hilabete honetan Juan Manuel Santos Presidenteak aldebikotasuneko su etena eztabaidatzen ari dela iragarri du. Era berean, Nazio Askapenerako Ejertzitoa-k (ELN), kolonbiako gobernuarekin bake elkarrizketak hasteko borondatea iragarri du. Naiz eta gatazka armatu, sozial eta politiko batetako eszenatokian egon, aipatutako aurrekoak, Kolonbian justizia sozialean oinarrituriko behin betiko bakea sinatu daitekenaren erakusle dira.    


Testuinguru honetan topaketaren helburuak dira:

1.      Kolonbian Bake Prozesuaren baitan lan egiten ari diren gizarte mugimenduen proposamenak partekatu

2.      Gizarte mugimeduen ikuspegitik bake prozesuaren aurrerapausoak partekatu

3.      Kolonbiak gizarte justizian oinarrituriko bakea eskuratu dezan nazioarteko komunitatean elkartasun prozesuak eta inzidentzia prozesuak indartzea bereziki Euskadin. 
Topaketa  gaikako lau mahiren inguruan garatuko da:

Mahia Bake Prozesua eta Nazioarteko Komunitatea: Mahi honetan egongo dira Paul Rios, Akordiaren eta kontsultaren aldeko herriterren sarea, German Roncancio Herrien Kongresua, Enrrique Santiago, Nazioarteko zuzenbidea eta kolonbiako gaztakan aditua Liliana Zambrano, gatazken konponbide eta bakean kontsultore eta aditua.  Mahia moderatuko du Maria Oianguren Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiaren Zuzendaria

Mahia Parte-hartze Politikoa Gatazka Testuinguruan eta Egungo Bake prozesua hizlari bezala egongo dira Iván Cepeda Kolonbiar Errepublikako Senataria Polo Democrático partiduko ordezkari bezala, German Roncancio Herrien Kongresua, José Cuesta, Gai lokaletarako Bogotako alkatetzako zuzendariordea, David Florez, Marcha Patriotica-ko mugimendu politiko-soziala, Iker Casanova, Euskal Herria Bilduko Parlamentaria mahi hau moderatu izango da Patxi Zabalo Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua (Hegoa  UPV/EHU)

Mahia Lurra, Lurraldea eta Burujabetza Hizlari bezala egongo dira: Beatriz Plaza,  Latinamerikaran dauden multinazionalen Behatokia OMAL, Arelis Uriana, Kolonbiako Indigenen Erakundea ONIC, Doris Rivera, Bakearen eta Kolonbiako Emakumeen Aldeko  Elkartea ASODEMUC Moderatzailea bezala: Mónica Alonso Mundubat Fundazioa

Mahia Gatazkaren Konponbidea eta Bake Akordioak emakumeen ikuspuntutik Hizlari bezala egingo dira: Susana Mateo Zabalketa, Oxfam Intermon, Kolonbiako Delegaritza, Doris Rivera, Bakearen eta Kolonbiako Emakumeen Aldeko  Elkartea ASODEMUC Arelis Uriana, Kolonbiako Indigenen Erakundea ONIC. Mahia moderatuko du Olga del castillo Munduko emakumeak.

Topaketaren egitaraua atxikitzen dugu

Adeitasunez,
Emigrados sin Fronteras
946793483 / 645138757
www.emigradossinfronteras.org
jarraitu:
Twitter:  @ESF16
Facebook


No hay comentarios:

Publicar un comentario